Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Skola Musik-eko ikasleek Urdanibia plazan joko dute Musikaren Eguna ospatzeko

Berrehunetik gora musikari eta ia beste horrenbeste dantzari, guztira laurehun ikasle inguru; horiek guztiak elkartuko dira ostiralean, hilak 22, arratsaldeko bostetatik aurrera Urdanibia plazan, Nazioarteko Musikaren Eguna ospatzeko. Skola Musik akademiarena da ekimena, eta PausoK dantza eskolaren eta Irungo Udaleko Kultura arloaren laguntza izango du. Emanaldia arratsaldeko bostetan hasi eta lau orduz luzatuko da. Gaur goizean Moskun eginiko aurkezpenean Arantza Olaizola Skolako arduradunak aurreratu bezala, ikasle gazteenak izango dira taulara igotzen lehenak. 3-7 urtekoek haurrentzako abestiak joko dituzte, eta ondoren 8 urtetik gorakoak ariko dira, multzoka. Lehenik, lau kanta interpretatuko dituzte, pianoarekin; eta ondoren hainbat estiloko abestiak joko dituzte, taldeetan banatuta: musika elektronikoa, pop, rock, metal, punk, hip hop… “Bigarren zatian PausoK eskolako dantzariek parte hartuko dute, flash mob-ak eginez. Publikoarekin nahastuko dira eta ekitaldi honetarako propio prestaturiko dantzak egingo dituzte”, argitu du Skola Musikeko arduradunak. Skola Musiken askotariko adineko ikasleak elkartzen direla azaldu du Olaizolak: “3 urtetik aurrerako ikasleak ditugu, jubilatuta daudenak ere, baina azken hauei kosta egiten zaie zuzenekoetan parte hartzea”. Irun Zuzenean programa Goizeko aurkezpenean Belen Sierra Kultura arloko ordezkaria ere egon da. Izan ere, Irungo Udalak Skola Musiken ekimenarekin bat egin du, apiril bukaeran abiatu zuten Irun Zuzenean programaren barruan. Egitasmoak tokiko pop eta rock taldeak [...]

admin
Bidasoa
2012/06/20
Arantza Olaizola

Arantza Olaizola, Skola Musikekoa

Berrehunetik gora musikari eta ia beste horrenbeste dantzari, guztira laurehun ikasle inguru; horiek guztiak elkartuko dira ostiralean, hilak 22, arratsaldeko bostetatik aurrera Urdanibia plazan, Nazioarteko Musikaren Eguna ospatzeko. Skola Musik akademiarena da ekimena, eta PausoK dantza eskolaren eta Irungo Udaleko Kultura arloaren laguntza izango du.

Emanaldia arratsaldeko bostetan hasi eta lau orduz luzatuko da. Gaur goizean Moskun eginiko aurkezpenean Arantza Olaizola Skolako arduradunak aurreratu bezala, ikasle gazteenak izango dira taulara igotzen lehenak. 3-7 urtekoek haurrentzako abestiak joko dituzte, eta ondoren 8 urtetik gorakoak ariko dira, multzoka. Lehenik, lau kanta interpretatuko dituzte, pianoarekin; eta ondoren hainbat estiloko abestiak joko dituzte, taldeetan banatuta: musika elektronikoa, pop, rock, metal, punk, hip hop… “Bigarren zatian PausoK eskolako dantzariek parte hartuko dute, flash mob-ak eginez. Publikoarekin nahastuko dira eta ekitaldi honetarako propio prestaturiko dantzak egingo dituzte”, argitu du Skola Musikeko arduradunak.

Skola Musiken askotariko adineko ikasleak elkartzen direla azaldu du Olaizolak: “3 urtetik aurrerako ikasleak ditugu, jubilatuta daudenak ere, baina azken hauei kosta egiten zaie zuzenekoetan parte hartzea”.

Irun Zuzenean programa
Goizeko aurkezpenean Belen Sierra Kultura arloko ordezkaria ere egon da. Izan ere, Irungo Udalak Skola Musiken ekimenarekin bat egin du, apiril bukaeran abiatu zuten Irun Zuzenean programaren barruan. Egitasmoak tokiko pop eta rock taldeak sustengatzeko xedea du, horretarako zuzenean jotzeko aukerak sortuz eta musika arloko ajenteen arteko harremanak baliatuz. Sierrak azaldu duen bezala, helburu horrekin bat dator biharko kontzertua. “Hiriko gazte askok musika munduaren aldeko apostua egiten dute, eta askok formakuntzarako Skola bezalako akademiak hautatzen dituzte. Ikasle horiek Irun Zuzeneanek bultzatzen duen arte sarearen parte dira”, esan du zinegotziak.

Apirilaren 30ean egin zuten Irun Zuzenean programako lehen saioa: MEK jaialdiaren I. ekitaldia. Egun horretan Gipuzkoako 20 pop eta rock taldek kontzertuak eman zituzten Cafe Irunen. Gaurkoa, bigarrena izango da, eta data seinalatuan gainera. “Zer hobe, Nazioarteko Musikaren Egunean egitea baino?”, gehitu du Kultura ordezkariak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.