Sanpedroen atariko VIII. Herri Triatloia antolatu du Astarloza Taldeak
23an jokatuko da proba, partaidetza handitzeko asmoz, lehenengoz, arratsaldez; Proisa aldarrikatuko dute Etzidamu Herri Triatloia egingo dute zortzigarrenez San Pedron, Astarloza Taldeak antolatuta. Sanpedroen atarian urtero ospatzen dute kirol proba hau, eta aurten hainbat berritasun ditu. «San Joan bezpera dela baliatuz, proba arratsaldean egitea erabaki dugu, horrela parte hartzea handiagoa izatea espero dugulako», adierazi dute antolatzaileek. 18:00etan hasiko da triatloia. Proisa Kulturgunea aldarri Ibilbidean ere hainbat aldaketa egin dituzte aurten. Bizikletan eta korrika Torrean hasi eta Proisaraino joan beharko dute parte hartzaileek, Arraunlari kaletik. Izan ere, etzirako Proisa Eguna antolatu dute barrutian, eta San Pedroko taldeek eta elkarteek hainbat ekitaldi antolatu dituzte egun osoan zehar, «herriak Proisa Kulturgunea bezalako eraikin bat mantentzeko beharra duela aldarrikatzeko». Proisatik Morales Oliver kalera jo, eta handik Pasamanen Alarguna kalea hartuko dute, alde zaharretik Torreiraino itzultzeko. Bizikletan hiru itzuli osatu beharko dituzte parte hartzaileek, eta korrika bakarra. Igeriketan ez dago aldaketarik: Kalparratik hasi eta Torrerainoko tartea osatu beharko dute parte hartzaileek. Aurreko urteetan bezala, proba banaka edo taldeka egiteko aukera egongo da. Taldeek gehienez hiru pertsonakoak izan behar dute. Aurrenak proba egiten taldeka aterako direnak izango dira. Ondoren, banaka lehiatuko direnak hasiko dira lehian. Sariei begira banakako lehia lehenetsiko dute antolatzaileek, sariak hobeak izanik norbanakoentzat, [...]
23an jokatuko da proba, partaidetza handitzeko asmoz, lehenengoz, arratsaldez; Proisa aldarrikatuko dute
Etzidamu Herri Triatloia egingo dute zortzigarrenez San Pedron, Astarloza Taldeak antolatuta. Sanpedroen atarian urtero ospatzen dute kirol proba hau, eta aurten hainbat berritasun ditu.
«San Joan bezpera dela baliatuz, proba arratsaldean egitea erabaki dugu, horrela parte hartzea handiagoa izatea espero dugulako», adierazi dute antolatzaileek. 18:00etan hasiko da triatloia.
Proisa Kulturgunea aldarri
Ibilbidean ere hainbat aldaketa egin dituzte aurten. Bizikletan eta korrika Torrean hasi eta Proisaraino joan beharko dute parte hartzaileek, Arraunlari kaletik. Izan ere, etzirako Proisa Eguna antolatu dute barrutian, eta San Pedroko taldeek eta elkarteek hainbat ekitaldi antolatu dituzte egun osoan zehar, «herriak Proisa Kulturgunea bezalako eraikin bat mantentzeko beharra duela aldarrikatzeko».
Proisatik Morales Oliver kalera jo, eta handik Pasamanen Alarguna kalea hartuko dute, alde zaharretik Torreiraino itzultzeko. Bizikletan hiru itzuli osatu beharko dituzte parte hartzaileek, eta korrika bakarra. Igeriketan ez dago aldaketarik: Kalparratik hasi eta Torrerainoko tartea osatu beharko dute parte hartzaileek.
Aurreko urteetan bezala, proba banaka edo taldeka egiteko aukera egongo da. Taldeek gehienez hiru pertsonakoak izan behar dute. Aurrenak proba egiten taldeka aterako direnak izango dira. Ondoren, banaka lehiatuko direnak hasiko dira lehian.
Sariei begira banakako lehia lehenetsiko dute antolatzaileek, sariak hobeak izanik norbanakoentzat, taldeentzako baino. Materiala, hau da, bizikleta, bainujantzia eta beste, parte hartzaile bakoitzak eraman beharko du etxetik.
Triatloia arratsaldez egingo dutenez, kirol proba bukatuta, herri parrillada izango da. San Pedroko koadrila bakoitzak parrillara botatzeko bere janaria eraman behar du.


