
Bernat Etxepare kalea autoentzako ireki dute, eta hala, Portuko lanen bigarren zatia bukatu dute: Matxin Artzu eta Bernat Etxepare kaleak. Bigarren zati hori irailean hasi ziren berritzen, eta aurreikusitakoa baino bi aste lehenago bukatu dituzte lanak. Horiek egiteko 2,7 milioi euroko aurrekontua erabili dute. Bigarren fasea bukatuta, kaleetan aldaketak egin dituzte. Portua auzotik ateratzeko, Bernat Etxepare kaleak noranzko bakarra izango du. Portuan sartzeko, aldiz, eskuinera bira egin behar da Irun kalerantz, Roteta jatetxearen parean, eta Bidasoa ibilbidetik jarraitu behar da, Matxin Artzu kalera iritsi arte. Euri uren eta ur zikinen hodiak banatu, eta bi kaleak berritu dituzte, oinezkoei lehentasuna emanez. Espaloi zabalagoak jarri dituzte, eta bizilagunek hala eskatuta, aparkalekuak ilaran jarri dituzte. Eserleku berriak eta kontsumo baxuko argiak ere jarri dituzte. Irailean hirugarren zatia Portuko lanen lehenengo zatian Almirante Alonso kalea eta honen hiru perpendikularrak berritu zituzten: Domingo Egia, Irailak Zazpi eta Beleztarren Markes kaleak. Portua auzoko lanekin bukatzeko hirugarren fasea irailean hasiko dute, eta Itsasargi eta Zuloaga kaleak berrituko dituzte. Orain arte egin duten bezala, euri uren eta ur zikinen hodiak banatu, eta bi kaleak berrituko dituzte. Oinezkoari lehentasuna emateko espaloi zabalagoak egingo dituzte, eserleku berriekin, eta kontsumo txikiko argiekin. Kaleen itxura Almirante Alonso kalearen antzekoa izango da. Juan [...]

Udako denboraldirako prestatzen ari da pixkanaka herria, eta horren harira Sabino Arana kaleko igogailuak eta Portua auzoa Donostia kalearekin elkartzen dituzten eskailera mekanikoek udako ordutegia izango dute, irailaren 15a arte. Astelehenetik igandera 07:00etatik goizaldeko 01:00etara izango dira martxan bi zerbitzuak. Hala, zerbitzua bi orduz luzatuko dute: 23:00etan itxi ordez, 01:00etan itxiko dute.

Gaur, 10:30ean, Muliateko bi etxebizitza zozkatuko dituzte, udaletxeko areto nagusian. Esleitu gabe gelditu diren hiru logelako bi etxebizitza dira. Eskaera egileek ez zuten egiaztatu Hondarribian 15 urtez bizitzen izan zirela.

Urtebete darama alkate karguan Ainhoa Zabalok (Lezo, 1974). Epe horretan guztian «guztien gustukoak ez diren erabakiak» hartu dituztela onartu du, baina “arduraz” jokatu dutela esan du. Datozen erronkei ere gogoz helduko die Zabalok zein gobernu taldeak. Zein balantze egiten duzu legealdiaren lehenengo urtebetea pasatu ondoren? Balorazio oso positiboa egiten dugu. Egia da erabaki gogorrak hartu ditugula, baina azkenean arduraz jokatu dugu, egin beharrekoak egin dutugu. Sartu eta berehala lau administrarien lan eskaintza publikoa egin genuen, eta orain probatan ari dira. Udalaren funtzionamenduari dagokionez, hilero sailetako buru diren teknikariekin bilerak egiten ditugu. Oso garrantzitsua da, bestela badirudi sail bakoitzak bere aldetik funtzionatzen duela. Herritarrei zerbitzu ona emateko, eta ez mareatzeko, koordinatuta egoteko egiten dugu. Horrez gain, beste hainbat ordenantza ere aurrera eraman ditugu: terrazak, gazte lokalak, hilerria, merkatu txikia eta ura. Orain arte egin ditugun ordenantzak arau zaharkituak eguneratzeko izan dira. Arautzea izan da, gehienbat. Agintaldi hasieran azaldu zenuten udalaren egoera ekonomikoa txarra zela, eta herritarrei jakinarazi zenieten hori. Neurri batzuk hartu zenituzten horren harira, udaltzainen gaueko zerbitzua kentzearena kasu. Azaroan esan genuen zer zen guk pentsatzen genuena —uztailean jada udaltzainekin bildu ginen, egoera azaltzeko—. Orduan ez zen ezer ere ez entzun, ezta abenduan… Arazoa urtarrilean etorri zen, jendea [...]

Asteazkenero zine saioa egiten dute Olaberria auzoko Bitamine Espazioan. Zinema komertzialetan programatzen ez dituzten filmak ikusteko aukera izaten da asteazkeneroko Bitazine programan. Gaur Doris Dorrie zuzendari alemaniarraren Cerezos en flor (2008...

Gaur, 20:30etik aurrera entseatzera bilduko dira larunbatean San Joan suaren inguruan dantzatu nahi duten guztiek. Alkartasuna dantza taldean antolatu du entsegua, nahi duen herritar orori irekia. Urdiain eta Alpargata erakutsiko dituzte.

Etzi, 20:00etan, Kukai Dantza Konpainiak errenteriarrak eta Tanttakak Hnuy Illa ikuskizuna emango dute Itsas Etxeko auditorio berrian. Sarrerak zortzi eurotan salduko dituzte gaur eta bihar artean Arma plaza eta kirol kaiko turismo bulegoetan. Ikuskizu...