‘Noski’ aldizkaria atera du PSE-EEk
PSE-EEk Noski aldizkaria atera du, “herrian eta sortzen diren gaiei buruzko informazioa eman eta udalari jarraipen bat egiteko”. Lehen zenbakia atzo bertan hasi ziren etxez etxe banatzen; guztira, 16.000 ale atera dituzte. Asmoa da, “...
PSE-EEk Noski aldizkaria atera du, “herrian eta sortzen diren gaiei buruzko informazioa eman eta udalari jarraipen bat egiteko”. Lehen zenbakia atzo bertan hasi ziren etxez etxe banatzen; guztira, 16.000 ale atera dituzte. Asmoa da, “noizean behin” argitaratzea aldizkari hori. Lehenengo zenbakian alderdian egon diren aldaketak, turismoa, Herri Enplegu Plana, herrian egin diren lanak, atez atekoa eta mantenu arloan dauden “hutsuneak” dira aipatzen diren gaiak.

