Miguel Romerorekin gosari solasaldia, igandean
Tarteka, gosari solasaldiak antolatzen dituzte Mikelazulo kultur elkartean, eta igande honetan, Miguel Romerorekin hitz egiteko aukera izango da, 10:00etan. Mikelazulok azaldu duenez, Romero 60ko hamarkadan Francoren diktaduraren kontra mugitu zen, eta...
Tarteka, gosari solasaldiak antolatzen dituzte Mikelazulo kultur elkartean, eta igande honetan, Miguel Romerorekin hitz egiteko aukera izango da, 10:00etan. Mikelazulok azaldu duenez, Romero 60ko hamarkadan Francoren diktaduraren kontra mugitu zen, eta sozialismo iraultzailea defendatzen hasi zen. Egun, Ezker Antikapitalistaren kidea da, eta Viento Sur aldizkariko editorea da.
Hainbat liburu ere idatzi ditu, azkena, 2011an argitaratua, Conversaciones con la izquierda capitalista europea.

