Lonja berria hizpide, gaur, portuan
Portuko Administrazio Kontseilua goizean bilduko da; erabakiak arratsaldean jakinaraziko dituzte Lau gai hartuko dituzte hizpide gaur goizean Portu Agintaritzaren Administrazio Kontseiluan. Batetik, Pasai San Pedroko arrandegi berriaren behin betiko diseinuaren gainekoak erabaki behar dituzte. Jakina denez, udalak eta portuak desadostasunak dituzte gai honen inguruan. Gaur argituko dute horiek gainditu diren ala ez. Bestetik, kanpoko kaiaren ingurumen txostenari aurkeztutako alegazioei erantzuteko txostena aurkeztuko du portuak, eta Administrazio Kontseiluak oniritzia eman beharko dio aurrera aterako bada. Horrez gain, azken hiruhilekoan trafikoak izan duen bilakaera jakinaraziko dute, eta azkenik, Iberdrolaren zentral termikoaren itxierak portuan izango duen eragina baloratuko dute.
Portuko Administrazio Kontseilua goizean bilduko da; erabakiak arratsaldean jakinaraziko dituzte
Lau gai hartuko dituzte hizpide gaur goizean Portu Agintaritzaren Administrazio Kontseiluan. Batetik, Pasai San Pedroko arrandegi berriaren behin betiko diseinuaren gainekoak erabaki behar dituzte. Jakina denez, udalak eta portuak desadostasunak dituzte gai honen inguruan. Gaur argituko dute horiek gainditu diren ala ez.
Bestetik, kanpoko kaiaren ingurumen txostenari aurkeztutako alegazioei erantzuteko txostena aurkeztuko du portuak, eta Administrazio Kontseiluak oniritzia eman beharko dio aurrera aterako bada.
Horrez gain, azken hiruhilekoan trafikoak izan duen bilakaera jakinaraziko dute, eta azkenik, Iberdrolaren zentral termikoaren itxierak portuan izango duen eragina baloratuko dute.