Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Antxon
Leporatzen dizkiotenak ez dira ezagutzen, sumarioa sekretupean dagoelako, eta operazioa zabalik Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Antxon. Operazioa atzo goizean izan zen, Axular plazako etxebizitza batean. Polizia hara bertaratu, atxilotutakoaren e...
Leporatzen dizkiotenak ez dira ezagutzen, sumarioa sekretupean dagoelako, eta operazioa zabalik
Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Antxon. Operazioa atzo goizean izan zen, Axular plazako etxebizitza batean. Polizia hara bertaratu, atxilotutakoaren etxebizitza miatu, eta handik hainbat material eramatearekin batera, etxearen jabea atxilotuta eraman zuten. Lekukoek adierazi zutenez, ordenagailu bat ere eraman zuen Guardia Zibilak. Atxilotutakoari leporatzen dizkiotenak ez dira ezagutzen, operazioak zabalik jarraitzen duelako eta sumarioak sekretupean.

