Floren Aoizek hitzaldia emango du ostiralean Ospitale Zaharrean
Floren Aoiz historialariak Gipuzkoa versus Nafarroa goiburuko hitzaldia emango du bihar Urdanibiako Ospitale Zaharreko hitzaldi aretoan, 19:30ean. Historia ofizialak gipuzkoarrak eta nafarrak etsai bezala aurkeztu dituela azalduko du Aoizek, eta horret...
Floren Aoiz historialariak Gipuzkoa versus Nafarroa goiburuko hitzaldia emango du bihar Urdanibiako Ospitale Zaharreko hitzaldi aretoan, 19:30ean. Historia ofizialak gipuzkoarrak eta nafarrak etsai bezala aurkeztu dituela azalduko du Aoizek, eta horretarako adibideak jarriko ditu, besteak beste, Hondarribia eta Irungo alardeak. Nafarroako Konkistaren 500. urteurrenaz ere mintzatuko da Aoiz.

