Arrandegiaren proiektua ez dute onartu, eta Portuak udalari egotzi dio atzerapena
San Pedroko lonja berriaren ingurukoak erabakitzeko zituzten gaur goizean, Portuko Administrazio kontseiluan, baina, Portuko iturrien arabera, udalaren jarrerak erabakia atzeratzea eragin du. Uztailaren 10eko plenora eraman nahi du gaia Pasaiako alkate Amaia Agirregabiriak, eta eskaera ez da Portu Agintaritzako buru Lucio Hernandoren gustukoa izan. “Udalbatzaren erantzuna ezezkoa bada, Portuko Plan Berezian aurreikusitakoarekin egingo dugu aurrera”. hau horrela balitz, Astigarraga eta Lasartek diseinatutako eraikina baztertuko lukete eraikin erabat funtzionala altxatzeko. Berrikusitako Ingurumen txostenari alegazioak Administrazio Kontseiluak kanpo kairako alegazioei erantzunez aurkeztutako Ingurumen Txostena aprobatu du. Dokumentua datozen egunotan igorriko diete dagokien erakundeei, baita alegazioak aurkeztu dituzten guztiei ere. Gai honen harira, Lucio Hernando Madrilera joatekoa dela iragarri dute. Trafikoa Trafikoen bilakaerari dagokionez, merkantzien trafikoak %5ean egin du behera urteko lehen bost hilabeteetan.
San Pedroko lonja berriaren ingurukoak erabakitzeko zituzten gaur goizean, Portuko Administrazio kontseiluan, baina, Portuko iturrien arabera, udalaren jarrerak erabakia atzeratzea eragin du. Uztailaren 10eko plenora eraman nahi du gaia Pasaiako alkate Amaia Agirregabiriak, eta eskaera ez da Portu Agintaritzako buru Lucio Hernandoren gustukoa izan. “Udalbatzaren erantzuna ezezkoa bada, Portuko Plan Berezian aurreikusitakoarekin egingo dugu aurrera”. hau horrela balitz, Astigarraga eta Lasartek diseinatutako eraikina baztertuko lukete eraikin erabat funtzionala altxatzeko.
Berrikusitako Ingurumen txostenari alegazioak
Administrazio Kontseiluak kanpo kairako alegazioei erantzunez aurkeztutako Ingurumen Txostena aprobatu du. Dokumentua datozen egunotan igorriko diete dagokien erakundeei, baita alegazioak aurkeztu dituzten guztiei ere. Gai honen harira, Lucio Hernando Madrilera joatekoa dela iragarri dute.
Trafikoa
Trafikoen bilakaerari dagokionez, merkantzien trafikoak %5ean egin du behera urteko lehen bost hilabeteetan.