Ansorenak bihar jasoko du Manuel Lekuona saria
Bihar, Musikaren Egunarekin batera jasoko du Jose Luis Ansorenak Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona saria, Gipuzkoako Foru Aldundian. Ansorena, ikertzaile, musikagile, organo jotzaile eta koru zuzendari izateaz gain, euskal musika ondarea babesteko eta...
Bihar, Musikaren Egunarekin batera jasoko du Jose Luis Ansorenak Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona saria, Gipuzkoako Foru Aldundian. Ansorena, ikertzaile, musikagile, organo jotzaile eta koru zuzendari izateaz gain, euskal musika ondarea babesteko eta hedatzeko instituzio eta jardueren sustatzailea izan dela nabarmendu du Andra Mari Abesbatzak.
Andra Mari Abesbatzaren sortzailea izan zen Ansorena 1966. urtean, eta baita abesbatza horretako zuzendari ere. Abesbatzaren eskutik, berriz, Musikaste (1973. urtean) eta Eresbil (1974. urtean) sortu zituen musikari errenteriarrak.

