PSE-EE: “Bilduren hobekuntza gehienak gobernuarenak dira”
Udal Gobernu Taldeak agintean egin duen urtearen irakurketa egin ondoren, Errenteriako PSE-EEk ere bere balorazioa egin du. Hala, udalak denbora horretan aurkeztutako “hobekuntzen %90″ sozialistek martxan jarritako “edo ongi bideratutako proiektu eta obrei” dagozkiela adierazi du. Adibide bezala aipatu ditu Kaputxinoetako igerilekuak, Gaztañoko babes ofizialeko 30 etxebizitzak, eta Lurraldebus txartela. Udalak nabarmendutako parte hartzearen gainean, “auzo elkarteekin biltzeaz harro daude, aurretik ere egingo ez balitz bezala”, adierazi du. PSE-EEk ez du jakin ahal izan bizilagunen eskaerak beti dituzten ala ez, “nahiz eta talde politiko guztiek galdetu duten”, eta gaineratu du: “Hori da udalaren gardentasun politika famatua”. Alor ekonomikoan ere kritikatu du gobernu taldea, eta egindako kudeaketak Oarsoaldea “baliabiderik gabe” utzi duela iritzi dio, “udalak krisiari eta langabeziari aurre egiteko duen tresna eraginkorrena”. Zentzu horretan, egungo gobernua aurrekoaren atzetik dabilela aipatu du. Hala ere, enpleguaren arloan elkarlanean lan egiteko prest azaldu da PSE-EE. Herri Biziaren gainean ere jardun da, eta “publizitatean, plan estrategikoetan eta hondakinen gaineko ikerketetan 300.000 eurotik gora” gastatu duela esan du. “Errenteriako biztanleek benetan behar ez dituzten lehentasun” gisa jo ditu horiek Errenteriako PSE-EEk. Azkenik, hiri mantenua eta garbiketaren arloa erdipurdikoak direla iritzi dio: “Errenteriako kaleak ezker abertzalearen kartelez eta pintaketez josita edukitzea baimentzen dute, nahiz eta hori [...]
Udal Gobernu Taldeak agintean egin duen urtearen irakurketa egin ondoren, Errenteriako PSE-EEk ere bere balorazioa egin du. Hala, udalak denbora horretan aurkeztutako “hobekuntzen %90″ sozialistek martxan jarritako “edo ongi bideratutako proiektu eta obrei” dagozkiela adierazi du. Adibide bezala aipatu ditu Kaputxinoetako igerilekuak, Gaztañoko babes ofizialeko 30 etxebizitzak, eta Lurraldebus txartela.
Udalak nabarmendutako parte hartzearen gainean, “auzo elkarteekin biltzeaz harro daude, aurretik ere egingo ez balitz bezala”, adierazi du. PSE-EEk ez du jakin ahal izan bizilagunen eskaerak beti dituzten ala ez, “nahiz eta talde politiko guztiek galdetu duten”, eta gaineratu du: “Hori da udalaren gardentasun politika famatua”.
Alor ekonomikoan ere kritikatu du gobernu taldea, eta egindako kudeaketak Oarsoaldea “baliabiderik gabe” utzi duela iritzi dio, “udalak krisiari eta langabeziari aurre egiteko duen tresna eraginkorrena”. Zentzu horretan, egungo gobernua aurrekoaren atzetik dabilela aipatu du. Hala ere, enpleguaren arloan elkarlanean lan egiteko prest azaldu da PSE-EE.
Herri Biziaren gainean ere jardun da, eta “publizitatean, plan estrategikoetan eta hondakinen gaineko ikerketetan 300.000 eurotik gora” gastatu duela esan du. “Errenteriako biztanleek benetan behar ez dituzten lehentasun” gisa jo ditu horiek Errenteriako PSE-EEk.
Azkenik, hiri mantenua eta garbiketaren arloa erdipurdikoak direla iritzi dio: “Errenteriako kaleak ezker abertzalearen kartelez eta pintaketez josita edukitzea baimentzen dute, nahiz eta hori gelditzeko gaitasuna eta betebeharra daukaten”.