Mendizaleek ikasturtea Allerrun bukatu dute
Herenegun egin zuen Allerru Mendi Taldeak ikasturteko azken txangoa. Taldeari izena ematen dion tontorrera igo ziren, eguraldi grisak lagunduta. Hamaiketakoa egin, eta eguzki printzek lagunduta abiatu ziren herrira. Bertan, merezitako dutxa hartu zuten, eta Uztarri tabernan bazkaldu zuten, haurrek lehendabizi, helduek ondoren. Asebeteta, 17:00etan sari banaketarekin hasi ziren, herriko plazan. Irteera gutxien egin dituztenek udalak emandako elastiko bat jaso zuten, zazpi edo zortzietan parte hartu dutenek finalisten kopa bat eta Kutxabanken oroigarria jaso zuten. Plenoa egin dutenek, oroigarriaz gain, lo zaku bat jaso zuten. Ondoren, aulkiaren jokoan eta eltze apurtzean ibili ziren.
Herenegun egin zuen Allerru Mendi Taldeak ikasturteko azken txangoa. Taldeari izena ematen dion tontorrera igo ziren, eguraldi grisak lagunduta.
Hamaiketakoa egin, eta eguzki printzek lagunduta abiatu ziren herrira. Bertan, merezitako dutxa hartu zuten, eta Uztarri tabernan bazkaldu zuten, haurrek lehendabizi, helduek ondoren.
Asebeteta, 17:00etan sari banaketarekin hasi ziren, herriko plazan. Irteera gutxien egin dituztenek udalak emandako elastiko bat jaso zuten, zazpi edo zortzietan parte hartu dutenek finalisten kopa bat eta Kutxabanken oroigarria jaso zuten. Plenoa egin dutenek, oroigarriaz gain, lo zaku bat jaso zuten. Ondoren, aulkiaren jokoan eta eltze apurtzean ibili ziren.