Gaztañoko I. Herri Krosean 43 lagunek hartu dute parte
Joan den larunbatean egin zuten Gaztañoko I. Herri Krosa auzoko jaien egitarauaren barruan. Balorazio “ezin hobea” egin dute antolaketa lanetan aritu diren Gabri Mauriz eta Iñaki Artolak. Guztira, 43 lagunek hartu zuten parte lasterketan,...
Joan den larunbatean egin zuten Gaztañoko I. Herri Krosa auzoko jaien egitarauaren barruan. Balorazio “ezin hobea” egin dute antolaketa lanetan aritu diren Gabri Mauriz eta Iñaki Artolak. Guztira, 43 lagunek hartu zuten parte lasterketan, “eta gure antzera gustura gelditu dira probarekin eta antolaketarekin haiek ere”, zehaztu du Maurizek.
Gizonetan, Irungo Carlos Garcia Recondo izan zen azkarrena. Atzetik, Mikel Hoyos Sein oreretarra eta Cedric Simovis baionarra sailkatu ziren. Emakumeetan, berriz, Naiara Casi Presa donostiarra heldu zen lehena helmugara. Maika Tameron Rodriguez eta Aroa Hernandez Santos oreretarrak sailkatu ziren bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.
Haurren krosa
Lehenengo krosak izan duen “arrakasta” ikusita, heldu den urtean antolatzen jarraituko dutela argi du Maurizek, “izugarrizko lana izan bada ere, laguntza handia izan dugulako. Askok esan digute haurrentzat zerbait antolatu beharko genukeela, eta orain hori aztertzen ari gara datorren urterako”.