‘Gazta zati bat’ dokumentala emango dute etzi udaletxean
Ttur-tturrek, udalak eta bertso eskolak antolatu dute, Euskaltzaleon Bilgunearen 10. urteurrenaren harira Etzi, Gazta zati bat dokumentala ikusteko aukera izango da, 19:00etan, udaletxeko areto nagusian, doan. Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak, Oiartzungo Bertso Eskolak eta Oiartzungo Udalak antolatu dute emanaldia, Ttur-tturren 10. urteurreneko egitarauaren barruan. Ttur-tturrek zehaztu duenez, «autodeterminazio eskubidea, burujabetza politikoa ardatz du dokumentalak, eta Idiazabalgo herria, eta Idiazabalgo gazta protagonista dira, besteak beste, dokumentalean». Euskaraz egindako dokumentala izateaz gain, «burujabetza politikoaren aldeko urratsak egitea hizkuntza burujabetza lortzeko aurrerapausoa» direla iritzi dio Ttur-tturrek. Dokumentala amaitzean solasaldia izango da Jon Maia zuzendariarekin. 10. urteurrena eta elkarlana Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunea hainbat ekintza antolatzen ari da, 10. urteurrena ospatzeko: urteurrenerako irudia, Facebookeko kontua, barne gogoeta, Sagardo Eguneko txotxa, Gartxot filmaren emanaldia… Bestalde, Ttur-tturrek hainbat egitasmo lantzen ditu Oiartzunen, horien artean Euskara Elkartera egitasmoa, «elkarteetan euskararen erabilera indartzea helburu duena». Egitasmoko elkarteei gonbita egin die Ttur-tturrek urteurreneko ospakizunetan, «ekarpenak egiteko, eta elkarlanean ekintzak antolatzeko». Gonbidapen horren lehen emaitza da etziko film emanaldia Oiartzungo Bertso Eskolarekin batera antolatu izana: «Izan ere, elkarte hori egitasmoko kide da eta elkarte eredugarria da, euren jarduna euskaraz egiten dutelako». Parrandako abestien CDa osatu nahi du Ttur-tturrek Udari begira, parrandarako abestien CDa osatzeko asmoa du Ttur-tturrek, eta horretarako lehiaketa jarri du [...]
Ttur-tturrek, udalak eta bertso eskolak antolatu dute, Euskaltzaleon Bilgunearen 10. urteurrenaren harira
Etzi, Gazta zati bat dokumentala ikusteko aukera izango da, 19:00etan, udaletxeko areto nagusian, doan. Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak, Oiartzungo Bertso Eskolak eta Oiartzungo Udalak antolatu dute emanaldia, Ttur-tturren 10. urteurreneko egitarauaren barruan.
Ttur-tturrek zehaztu duenez, «autodeterminazio eskubidea, burujabetza politikoa ardatz du dokumentalak, eta Idiazabalgo herria, eta Idiazabalgo gazta protagonista dira, besteak beste, dokumentalean». Euskaraz egindako dokumentala izateaz gain, «burujabetza politikoaren aldeko urratsak egitea hizkuntza burujabetza lortzeko aurrerapausoa» direla iritzi dio Ttur-tturrek.
Dokumentala amaitzean solasaldia izango da Jon Maia zuzendariarekin.
10. urteurrena eta elkarlana
Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunea hainbat ekintza antolatzen ari da, 10. urteurrena ospatzeko: urteurrenerako irudia, Facebookeko kontua, barne gogoeta, Sagardo Eguneko txotxa, Gartxot filmaren emanaldia…
Bestalde, Ttur-tturrek hainbat egitasmo lantzen ditu Oiartzunen, horien artean Euskara Elkartera egitasmoa, «elkarteetan euskararen erabilera indartzea helburu duena». Egitasmoko elkarteei gonbita egin die Ttur-tturrek urteurreneko ospakizunetan, «ekarpenak egiteko, eta elkarlanean ekintzak antolatzeko».
Gonbidapen horren lehen emaitza da etziko film emanaldia Oiartzungo Bertso Eskolarekin batera antolatu izana: «Izan ere, elkarte hori egitasmoko kide da eta elkarte eredugarria da, euren jarduna euskaraz egiten dutelako».
Parrandako abestien CDa osatu nahi du Ttur-tturrek
Udari begira, parrandarako abestien CDa osatzeko asmoa du Ttur-tturrek, eta horretarako lehiaketa jarri du martxan, uztailaren erdialdera arte.
Astero 10 kanta aukeratuko dituzte, eta Oiartzun Irratiko lehiaketaren tartean gustukoena bozkatzeko aukera izango dute entzuleek. Hala, aste bakoitzean boto gehien lortu dituzten abestiekin osatuko dute CDa. Irratiko lehiaketaren tarteaz gain, Ttur-tturrek Facebooken duen kontuan ere bozkatzeko aukera izango dela jakinarazi dute.
Ttur-tturrek dei egin die herritarrei lehiaketan parte har dezaten, «guztion gustukoa izango den CDa osatzeko. Aurtengo xanistebanetan han eta hemen entzuteko aukera izango da, eta beraz, animatu eta parte hartu!».