Eskolatik Kalera, jaietik topaketara
Ikasturtea amaitzeko, aurten Eskolatik Kaleraren ekimena ez da jaia izango, topaketa baizik. Hala, gaur, Eskolatik Kalera I. Topaketa aurkeztu du Lau Haizetara Euskaldunon Elkarteak. “Egitasmoa bera indartu eta ekimen berriekin osatze aldera, eta...
Ikasturtea amaitzeko, aurten Eskolatik Kaleraren ekimena ez da jaia izango, topaketa baizik. Hala, gaur, Eskolatik Kalera I. Topaketa aurkeztu du Lau Haizetara Euskaldunon Elkarteak. “Egitasmoa bera indartu eta ekimen berriekin osatze aldera, eta garaiak ere hala eskatzen dutelako” egitarau xumeagoa izango da, eta egun osoa beharrean, egun erdiz egingo dute.
Larunbatean izango da, 09:30etik 14:00etara. Altxorraren Bila jolasarekin hasiko dute ekimena; ondoren, hamaiketakoa egingo dute, eta segidan, berriz, tailerrak. Ekimenak Lau Haizetara eta Merkatuzarren aurreko plazan egingo dituzte.
Hain zuzen, jaia antolatzera zuzendutako diruarekin, aurten Kuadrillategi egitasmoa jarri du martxan Lau Haizetarak, DBH 1. eta 2. mailako haurrei zuzendutakoa. Maiatzean hasi zuten, eta ostiral honetan bertan amaituko da. Datorren ikasturtean ere jarraituko dute ekimenarekin, baina DBH 3. eta 4. mailetara zabaldu nahi dute.
Bestalde, bi deialdi egin ditu euskara elkarteak. Batetik, hurrengo ostiralean, hilak 29, egingo duen urtero batzarrean parte hartzeko, (18:00etan, Lau Haizetaran), eta bestetik, presoen aldeko karteladarako (20:00etan, ohiko lekutik). Hain zuzen, euskalgintzak hartuko du lekukoa.