Mendi taldeak bazkariarekin bukatuko du ikasturtea
Allerru Mendi Taldeak azkeneko irteera egingo du igande honetan. Horrela, Jaizkibel mendira egingo dute txangoa. Ohitura bilakatu da herriko mendi kuttuna bisitatzea, nahiz eta iaz tradizioari kale egin zioten. Lezotik atera eta Jaizkibel aldera egingo...
Allerru Mendi Taldeak azkeneko irteera egingo du igande honetan. Horrela, Jaizkibel mendira egingo dute txangoa. Ohitura bilakatu da herriko mendi kuttuna bisitatzea, nahiz eta iaz tradizioari kale egin zioten.
Lezotik atera eta Jaizkibel aldera egingo dute. Tontorrera iritsita, hamaiketakoa egin eta herrirako bidea hartuko dute berriro. Bertan bazkalduko dute, Uztarri tabernan. Helduentzako zein haurrentzako bazkariak prestatu dituzte. Hala, helduek baratxuri eta ganben nahaskia, entsalada, oilaskoa patatekin eta flana izango dute bazkaltzkeo. Edateko, sagardoa, ardoa eta ura izango dute aukeran. Azkenik, kafea edukiko dute. Haurrek, berriz, makarroiak tomatearekin eta xolomoa patatekin izango dituzte. Postrerako, berriz, izozkia izango dute, eta edaririk ez dute faltako. Helduen bazkariak 15 euro balio ditu, eta haurrenak, aldiz, 5.
Bazkariaren ondoren, jolasak egingo dituzte, eta, urtero bezala, sari banaketa egingo dute.
Aurten, ia irteera guztietara bi autobusetan joan dira. Allerru Mendi Taldearen eskutik joan diren mendizale gehienak Lezoko Herri Eskolako ikasleak eta euren gurasoak izan dira. Jaizkibelekoarekin ikasturteko bederatzigarren txangoa izango da. Lehenengo irteera Andoaingo Finalisten Eguna izan zen, eta ordutik aurrera hainbat tokitan izan dira: Artikutza, Murumendi, Andutz, Murumendi…