Jardueren urteko erakustaldia kiroldegian
Ikasturtean zehar Fanderiako eta Galtzarabordako kiroldegietan egin dituzten jardueren urteko erakustaldia egingo dute bihar. Dantza eskolakoek hasiko dute erakustaldia 17:30ean, eta ondoren, areto dantzetako, box tonic-eko, Atzegiko, karateko eta gimn...
Ikasturtean zehar Fanderiako eta Galtzarabordako kiroldegietan egin dituzten jardueren urteko erakustaldia egingo dute bihar. Dantza eskolakoek hasiko dute erakustaldia 17:30ean, eta ondoren, areto dantzetako, box tonic-eko, Atzegiko, karateko eta gimnastika erritmikoko ikasleak ariko dira. Erakustaldirako sarrera doakoa da, eta Galtzarabordako kiroldegiko pistan izango da.

