Iritzi kontrajarriak Bildu eta Gobernu taldearen artean San Marko parkearen harira
San Marko parkea aisialdirako gune aproposa dela gogoratu du Bilduk. Hondarribian “Millonetis” bezala ezagutzen den parkea, “bai biologoek eta baita ornitologoek ere lorategi botanikotzat daukate” esan du Bilduk, eta “Udala gobernatzen dutenek ez dute jakin administratzen eta babesten, biodibertsitateari dagokion altxorra”. Parke honetara maizenik joaten diren auzotarren kezkak jaso dituzte, eta idatzi baten bitartez Gobernuko taldeari jakinarazi dio. Udalak, presupuesto ezagatik ezin burutu izan den proiektua dela jaso dute erantzuntzat. “Proiektua idatzi zuten arkitekto eta paisaia adituek egindako proposamenen artean nabarmentzekoa da 30 zuhaitz kentzearena eta kiosko-taberna bat jartzearena. Bi proposamen hauek bakarrik aurrera eramateak parkearen ekosistema eta, beraz, bere berezkotasuna hautsiko luke”. Bildu adituen iritziarekin bat dator, alegia, ez dela beharrezkoa eta ez egokia ere, tamaina horretako obrarik egitea. “Parkeak behar duena da duen balioaren pareko jartzea”. Proiektua baztertu dute Udal taldeak Bilduk San Markos parkeari buruz banatu zuen informazio oharrei erantzunez, “polemika sortu nahi duen kanpaina besterik ez dela”, azaldu du. Proiektua EAJk jasoa zuen 2007ko hauteskundetarako eta 2009an proiektua idatzi zuten. Herriaren parte hartzeari esker proposamena aldatu egin zuten. Orain dela bi urte proiektua baztertu egin zuten, krisi ekonomikoa zela eta, lehentasuna zuten beste proiektu batzuk zeudelako: Portua, Soroeta eta Gabarrari berritzea, edo Itsas Etxea eta Kultur [...]
San Marko parkea aisialdirako gune aproposa dela gogoratu du Bilduk. Hondarribian “Millonetis” bezala ezagutzen den parkea, “bai biologoek eta baita ornitologoek ere lorategi botanikotzat daukate” esan du Bilduk, eta “Udala gobernatzen dutenek ez dute jakin administratzen eta babesten, biodibertsitateari dagokion altxorra”. Parke honetara maizenik joaten diren auzotarren kezkak jaso dituzte, eta idatzi baten bitartez Gobernuko taldeari jakinarazi dio. Udalak, presupuesto ezagatik ezin burutu izan den proiektua dela jaso dute erantzuntzat.
“Proiektua idatzi zuten arkitekto eta paisaia adituek egindako proposamenen artean nabarmentzekoa da 30 zuhaitz kentzearena eta kiosko-taberna bat jartzearena. Bi proposamen hauek bakarrik aurrera eramateak parkearen ekosistema eta, beraz, bere berezkotasuna hautsiko luke”. Bildu adituen iritziarekin bat dator, alegia, ez dela beharrezkoa eta ez egokia ere, tamaina horretako obrarik egitea. “Parkeak behar duena da duen balioaren pareko jartzea”.
Proiektua baztertu dute
Udal taldeak Bilduk San Markos parkeari buruz banatu zuen informazio oharrei erantzunez, “polemika sortu nahi duen kanpaina besterik ez dela”, azaldu du. Proiektua EAJk jasoa zuen 2007ko hauteskundetarako eta 2009an proiektua idatzi zuten. Herriaren parte hartzeari esker proposamena aldatu egin zuten. Orain dela bi urte proiektua baztertu egin zuten, krisi ekonomikoa zela eta, lehentasuna zuten beste proiektu batzuk zeudelako: Portua, Soroeta eta Gabarrari berritzea, edo Itsas Etxea eta Kultur Etxea eraikitzea.
“Zaila da jakitea zein diren Bilduren asmoak, ez bada polemika eta nahasmena sortzea. Haien hauteskunde programa irakurtzen saiatu gara jakiteko ea zer zioten San Markos parkea berritzeari buruz, eta irakurri ondoren, ez dugu deus ere ikusi”, bukatu du Udaleko gobernu taldeak.


