Hizkuntza ohiturak landu dituzte TELP ikastaroan
Dozena bat lagunek hartu dute parte hizkuntza ohituren tailerrean, herriko elkarteak ordezkatuz Hizkuntza ohituren gaineko TELP (Taller d’espai lingüistic personal) ikastaroa egin dute herrian, Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak eta udalak antolatuta, eta Euskara Elkartera egitasmoaren barnean. Dozena bat lagunek parte hartu dute hamar orduko ikastaroan, eta EMUN kooperatibaren eskutik jaso dute. Honako elkarteak ordezkatu dituzte: Girizia Mendizale Elkartea, Girizia Pilota Saila, Killirikupe Emakumeen Elkartea, Oiartzun Irratia, Goiko Eskola Kulturgune Okupatua, Arraztalo Elkartea eta Kataxulo Gaztetxia. Eta Ttur-tturreko hainbat kidek ere parte hartu dute. Hauxe da ikastaroaren helburua, EMUNeko kideek azalduta: «Euskaraz egiteari lotutako deserosotasuna murriztea, hizkuntza jokabide asertiboari esker gusturako egotea, eta horretarako baliabide gehiago sortzea. Beraz, tailerreko hartzaile potentzialak euskaraz egiteko gogoa dute hiztunak dira». Maria Jesus Aranburu, Killirikupe: «Hainbat egoeretan nola jokatu ikasi dut» Maria Jesus Aranburu (Oiartzun, 1944) Killirikupe Emakume Taldeko kidea da. Taldetik ikastarora joan den bakarra da, baina zehaztu du modu pertsonalean erabaki zuela joatea, eta hala egin duela, «ez inoren izenean». Gustura ibili da ikastaroan, eta berriro egiten badute, jende gehiago animatzea espero du. Zer moduz joan da ikastaroa? Oso gustura ibili gara, eta asko ikasi dut. Zer ikasi duzu? Hainbat egoeratan nola jokatu. Izan ere, adibidez, euskaldun talde bat elkartzen garenean eta norbait etortzen [...]
Dozena bat lagunek hartu dute parte hizkuntza ohituren tailerrean, herriko elkarteak ordezkatuz
Hizkuntza ohituren gaineko TELP (Taller d’espai lingüistic personal) ikastaroa egin dute herrian, Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak eta udalak antolatuta, eta Euskara Elkartera egitasmoaren barnean.
Dozena bat lagunek parte hartu dute hamar orduko ikastaroan, eta EMUN kooperatibaren eskutik jaso dute. Honako elkarteak ordezkatu dituzte: Girizia Mendizale Elkartea, Girizia Pilota Saila, Killirikupe Emakumeen Elkartea, Oiartzun Irratia, Goiko Eskola Kulturgune Okupatua, Arraztalo Elkartea eta Kataxulo Gaztetxia. Eta Ttur-tturreko hainbat kidek ere parte hartu dute.
Hauxe da ikastaroaren helburua, EMUNeko kideek azalduta: «Euskaraz egiteari lotutako deserosotasuna murriztea, hizkuntza jokabide asertiboari esker gusturako egotea, eta horretarako baliabide gehiago sortzea. Beraz, tailerreko hartzaile potentzialak euskaraz egiteko gogoa dute hiztunak dira».
Maria Jesus Aranburu, Killirikupe:
«Hainbat egoeretan nola jokatu ikasi dut»
Maria Jesus Aranburu (Oiartzun, 1944) Killirikupe Emakume Taldeko kidea da. Taldetik ikastarora joan den bakarra da, baina zehaztu du modu pertsonalean erabaki zuela joatea, eta hala egin duela, «ez inoren izenean». Gustura ibili da ikastaroan, eta berriro egiten badute, jende gehiago animatzea espero du.
Zer moduz joan da ikastaroa?
Oso gustura ibili gara, eta asko ikasi dut.
Zer ikasi duzu?
Hainbat egoeratan nola jokatu. Izan ere, adibidez, euskaldun talde bat elkartzen garenean eta norbait etortzen bada euskaraz ez dakiena, joera dugu gaztelaniaz aritzeko. Ikastaroan irakatsi digute zer egin guztiek gaztelaniaz ez hitz egiteko, eta pertsona hori edo horiek euskaraz ikastera animatzeko.
Zaila izango da zenbait ohitura aldatzea, ezta?
Bai, batzuk bai. Ikastaroaren ondoren, kontzienteago gara zer aldatu behar dugun, eta ni behintzat ari naiz pixkanaka. Etxeko lanak baditut, eta ari naiz egiten. Saiatuta, aldatuko ditugu.
Animatuko zenuke jendea halako ikastaro batean parte hartzera?
Noski baietz! Oso-oso erabilgarria da, asko ikasten da, eta hala akatsak identifikatzeko eta aldatzeko aukera dugu eskuartean.

