Hiru lagun atxilotu dituzte, droga trafikoa egotzita
Espainiako Poliziak hiru pertsona atxilotu zituen hilaren 6an,, droga trafikoa egotzita. Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoen duen ordezkaritzak jakinarazi duenez, 3.500 gramo haxix antzeman zizkieten auto batean gordeta. Operazioa, baina, ...
Espainiako Poliziak hiru pertsona atxilotu zituen hilaren 6an,, droga trafikoa egotzita. Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoen duen ordezkaritzak jakinarazi duenez, 3.500 gramo haxix antzeman zizkieten auto batean gordeta.
Operazioa, baina, lehenago hasi zutela jakinarazi du iturri berak. Maiatzaren 18an beste pertsona bat atxilotu zuten, eta hari 1.500 gramo kokaina eta ia kilo bat haxix atzeman zizkioten.
Ikerketen ondoren, eta atxiloketa horiekin, Errenteria-Orereta inguruan droga trafikoan aritzen zen taldea desartikulatu dutela jakinarazi du Espainiako gobernuaren ordezkaritzak.

