Gurutxet familiari babesa emateko sinadurak etzidamu jasoko dituzte
Sainzigarrenea baserriko Gurutxet familiari babesa emateko sinadurak biltzeko banatu zituzten paperak ondorengo tabernatan jasoko dituzte etzidamu: Larra, Etxeberria, Wanba, Ttopara, Hontza, Muara, Lekuona eta Itxaropena. Auzibide baten ondorioz, gaur ...
Sainzigarrenea baserriko Gurutxet familiari babesa emateko sinadurak biltzeko banatu zituzten paperak ondorengo tabernatan jasoko dituzte etzidamu: Larra, Etxeberria, Wanba, Ttopara, Hontza, Muara, Lekuona eta Itxaropena. Auzibide baten ondorioz, gaur egun Sainzigarrenea baserrian bizi diren maizterrak baserritik botatzeko arriskuan daude eta «egoera horren larritasuna eta justizia eza ikusirik guztion presentzia oso garrantzitsua da», azaldu dute Sainzigarrenea bizirik! plataformako kideek.
Gurutxet familiak 105 urte darama baserrian bizitzen eta errenta bere osotasunean ordaintzen dute. Gainera, Maikiñenea, Beko Borda eta Miserebe baserriak Sainzigarrenearen jabe berberarenak dira, eta horiek abandonatzeko bidean daude.