Euskal Herria ekialdetik mendebaldera zeharkatuko du Urdaburuk
Urdaburu Mendizale Elkarteak ibilbidea estreinatuko du asteburu honetan: Kantauriko eta Mediterraneoko isurialdeen banalerroa. Euskal Herria ekialdetik mendebaldera zeharkatuko dute 22 etapatan. Guztia bi urtetan egiteko asmoa dute. San Martin Harrian ...
Urdaburu Mendizale Elkarteak ibilbidea estreinatuko du asteburu honetan: Kantauriko eta Mediterraneoko isurialdeen banalerroa. Euskal Herria ekialdetik mendebaldera zeharkatuko dute 22 etapatan. Guztia bi urtetan egiteko asmoa dute.
San Martin Harrian hasiko dira (Biarno, Okzitania), eta Anguloko mendatean (Araba eta Burgos arteko mugan) bukatuko dute. Ohi bezala, hileko hirugarren larunbatean egingo dituzte irteerak, eta 07:00etan bilduko dira Zumardiko autobus geltokian.
Etzirako izena emateko bihar pasatu behar da Urdabururen egoitzatik edo 943 52 78 79ra deitu.

