Bilduk bat egin du Gipuzkoa Zero Zaborren igandeko ekimenarekin
Irungo Bilduk “errauste plantaren aurka eta aire garbiaren alde” igandean Donostian egingo den ekimenarekin bat egin du, eta bertako mosaiko erraldoian parte hartzeko eskatu die irundarrei. 12:30ean hasiko da ekimena, Zurriolako hondartzan....
Irungo Bilduk “errauste plantaren aurka eta aire garbiaren alde” igandean Donostian egingo den ekimenarekin bat egin du, eta bertako mosaiko erraldoian parte hartzeko eskatu die irundarrei. 12:30ean hasiko da ekimena, Zurriolako hondartzan. “Denok sortzen ditugu hondakinak, denok gara arazoaren parte. Izan gaitezen konponbidearen parte ere. Har dezagun gure lekua konponbidean”, esan du koalizioak.

