Bi brontzezko domina lortu ditu EATek Gipuzkoako Txapelketan
Joan den asteburuan Gipuzkoako Helduen Mailako Txapelketa jokatu zuten Ordizian (larunbatean) eta Anoetan (igandean), eta EAT Errenteriako Atletismo Taldeko atletek emaitza onak lortu zituzten: bi brontzezko domina ekarri dituzte Errenteria-Oreretara. ...
Joan den asteburuan Gipuzkoako Helduen Mailako Txapelketa jokatu zuten Ordizian (larunbatean) eta Anoetan (igandean), eta EAT Errenteriako Atletismo Taldeko atletek emaitza onak lortu zituzten: bi brontzezko domina ekarri dituzte Errenteria-Oreretara.
Emakumeen taldeak eskuratu du horietako bat, 4×100 erreleboetan hirugarren tokian geratu baitziren Ane Borrajo, Andrea Morate, Ainhoa Novillo eta Amaia Idigoras. Gizonetan, berriz, Jose Cazorlak lortu zuen jauzi hirukoitzean, 11,89 metroko jauziarekin.

