Udako igerilekua etzitik irailaren 15era arte egongo da irekita
Uztaileko ordutegia zabalagoa izango da; hilabeteko eta hiru hilabeteko bonoak ere jarri dituzte aukeran Etzi goizean irekiko dute udako igerilekua, 11:00etan. Hiru hilabetez egongo da zabalik, irailaren 15era arte. Ordutegia, baina, ez da berdina izan...
Uztaileko ordutegia zabalagoa izango da; hilabeteko eta hiru hilabeteko bonoak ere jarri dituzte aukeran
Etzi goizean irekiko dute udako igerilekua, 11:00etan. Hiru hilabetez egongo da zabalik, irailaren 15era arte.
Ordutegia, baina, ez da berdina izango hilabete horietan. Ekainean, abuztuan eta irailean, 11:00etatik 20:00etara egongo da irekita igerilekua. Uztailean, berriz, bi ordu gehiagoz: goizean 10:00etan irekiko dute, eta arratsean 21:00etan itxi.
Eguneko sarrera 6,80 euro
Elorsoro kiroldegiko bazkideek sarrera dohainik izango dute, kiroldegiko txartelarekin. Bazkide ez diren 16 urtetik gorakoek, 6,80 euro ordainduko dute eguneko sarrera, eta 5-16 adin tarteko haur eta gaztetxoek, 3,40. Bost urte arteko haurrez ez dute ordaindu behar.
Bonoak ere jarri dituzte aukeran: hilabetekoa (familiarra 86,70 euro; 16 urtez gorakoena 51,90 eta gaztetxoena 32,10) edota hiru hilabetekoa (familiarra 173,40 euro; 16 urtetik gorakoena 103,80 eta gaztetxoena 64,20).