The Romanticos taldeak joko du Haizean
Blues eta funk doinuak eramango ditu etzi, The Romanticos talde tolosarrak Haizea tabernara. Kontzertua ikusteaz gain, CD berria erosteko aukera ere izango da. Kontzertua, 22:30ean hasiko da, eta dohainik da. Hirukotea 2009an hasi zen martxan, eta blues eta musika afroamerikarraren aldeko apustua egin zuten. Iker Piris da abeslaria eta gitarrista, Xabier Barrenetxea baxu jotzailea eta Hilario Rodeiro bateria jotzailea. Paul San Martinek ere kolaboratzen du tarteka pianoa jotzen.
Blues eta funk doinuak eramango ditu etzi, The Romanticos talde tolosarrak Haizea tabernara. Kontzertua ikusteaz gain, CD berria erosteko aukera ere izango da. Kontzertua, 22:30ean hasiko da, eta dohainik da.
Hirukotea 2009an hasi zen martxan, eta blues eta musika afroamerikarraren aldeko apustua egin zuten. Iker Piris da abeslaria eta gitarrista, Xabier Barrenetxea baxu jotzailea eta Hilario Rodeiro bateria jotzailea. Paul San Martinek ere kolaboratzen du tarteka pianoa jotzen.