Irundarren %63k erabiltzen ditu beti zebra bideak
Gizarte Agenteek hiru asteko kanpaina egin dute —urteko laugarrena—, hiritarren mugikortasun ohituren berri izateko, eta informazioa emateko. Informazioaren alorrean oinezkoen auto harrapatzeak saihesteko segurtasun neurriak jakinarazi dituzte, eta...
Gizarte Agenteek hiru asteko kanpaina egin dute —urteko laugarrena—, hiritarren mugikortasun ohituren berri izateko, eta informazioa emateko. Informazioaren alorrean oinezkoen auto harrapatzeak saihesteko segurtasun neurriak jakinarazi dituzte, eta bizikleten erabiltzaileei ere hainbat ohar eman dizkiete. Ohituren alorrean, hainbat datu esanguratsu bildu dituzte egin dituzten 357 elkarrizketetan.
Hala, elkarrizketa horien emaitzen arabera, irundarren %63k erabiltzen ditu beti zebra bideak errepidea gurutzatzeko. Datu horien arabera ere, bizikleta erabiltzen dutenen artean %43k daramate kaskoa beti hiri barruko bidaietan.
Aldi berean, Gizarte Agenteak hiriko 11 ikastetxetan izan dira. Bertan, hirian zehar ibiltzeko bizikleta erabiltzen duten ikasleei informazio orriak eman dizkiete, Euskadiko Segurtasun Planaren barruko informazioa zutenak. Gainera, ikastetxeetara ikasleak autoz eramaten dituzten gurasoekin ere izan dira. 49 auto aztertu dituzte, eta horietatik %82k adingabeak garraiatzeko beharrezkoak diren neurriak bete ditu.