Asteazkenetan ez ezik, larunbatetan ere egingo dute baserritarren azoka
Asteazken goizetan Damarri plazan duela bi urte egiten hasi ziren nekazaritza azoka, orain larunbat goizetan ere egingo dute, udan garaian. Duela zenbait urte azoka jartzeko saiakerak egin eta aurrera atera etziren arren, Hondarribiko hamaika ekoizle inguruk parte hartzen dute asteazken goizetan egiten duten baserritarren azokan. Azoka hauen helburua, bertako produktuak ezagutzera ematea eta Hondarribiko baserritarrei salmenta errazteko tresna ematea da. Hondarribian badira Irunera eta inguruko beste herrietako azoketara saltzera joan ohi diren baserritarrak, baina badira ere bertako denda txikien bitartez produktuak merkaturatzen dituzten ekoizle txikiagoak. “Tamalez, denda horiek desagertzen doaz pixkanaka eta asteazken eta orain larunbatetan ere egingo den azoka hau salmentarako bidea izan daiteke ekoizle horientzat”, esan du gaur goizean, Damarri plazan egin zuten prentsaurrekoan, Gregorio Berrotaranek, Udaleko Landa zinegotziak. Uda sasoiko produktuak Azoka egiten hasi zirenetik, salmenta kopurua bikoiztu egin zen, eta ekoizleak gehitzen joan dira. “Larunbatetan egitea polita izango da, jende gehiagok eguna libre dauka, eta kanpotik ere jende asko hurbiltzen da Hondarribira uda garaian. Itxaropena jende ezberdin gehiago biltzea da”, gehitu du Landa zinegotziak. Larunbateko azoketan parte hartuko duten baserritarrak asteazkenetako berdinak izango dira eta horiekin batera, beste baserri bat ere izango da: Pantxilenea. Gainera, Bidezko Merkataritzako produktuak saltzen dituen postu bat egongo da. Larunbatean egingo [...]
Asteazken goizetan Damarri plazan duela bi urte egiten hasi ziren nekazaritza azoka, orain larunbat goizetan ere egingo dute, udan garaian. Duela zenbait urte azoka jartzeko saiakerak egin eta aurrera atera etziren arren, Hondarribiko hamaika ekoizle inguruk parte hartzen dute asteazken goizetan egiten duten baserritarren azokan.
Azoka hauen helburua, bertako produktuak ezagutzera ematea eta Hondarribiko baserritarrei salmenta errazteko tresna ematea da. Hondarribian badira Irunera eta inguruko beste herrietako azoketara saltzera joan ohi diren baserritarrak, baina badira ere bertako denda txikien bitartez produktuak merkaturatzen dituzten ekoizle txikiagoak. “Tamalez, denda horiek desagertzen doaz pixkanaka eta asteazken eta orain larunbatetan ere egingo den azoka hau salmentarako bidea izan daiteke ekoizle horientzat”, esan du gaur goizean, Damarri plazan egin zuten prentsaurrekoan, Gregorio Berrotaranek, Udaleko Landa zinegotziak.
Uda sasoiko produktuak
Azoka egiten hasi zirenetik, salmenta kopurua bikoiztu egin zen, eta ekoizleak gehitzen joan dira. “Larunbatetan egitea polita izango da, jende gehiagok eguna libre dauka, eta kanpotik ere jende asko hurbiltzen da Hondarribira uda garaian. Itxaropena jende ezberdin gehiago biltzea da”, gehitu du Landa zinegotziak.
Larunbateko azoketan parte hartuko duten baserritarrak asteazkenetako berdinak izango dira eta horiekin batera, beste baserri bat ere izango da: Pantxilenea. Gainera, Bidezko Merkataritzako produktuak saltzen dituen postu bat egongo da.
Larunbatean egingo dute lehenengo azoka eta iraila bukaera arte izango da. “Baratza indartsuenen egoten den garaia da”. Ordutegia 8:00etatik 13:00etara izango da eta azokan erosi ahal diren produktuak uda sasoikoak izango dira: tomateak, letxugak, tipulak, porruak, kalabazinak…