Xorrolan erabil daiteke Lurraldebus txartela pasa den astetik
Oiartzun barruko autobus lineak ibilgailu berria du: 32 lagunentzako tokia du, eta egokituta dago Oiartzun Lurraldebus txartelarekin ordain daiteke Xorrola herri barruko autobusa pasa den asteazkenetik. Ibilgailu berriarekin batera jarri dute martxan o...
Oiartzun barruko autobus lineak ibilgailu berria du: 32 lagunentzako tokia du, eta egokituta dago
Oiartzun Lurraldebus txartelarekin ordain daiteke Xorrola herri barruko autobusa pasa den asteazkenetik. Ibilgailu berriarekin batera jarri dute martxan ordainketa sistema berria.
Ibilgailu berriak 32 lagunentzako tokia du. Horrez gain, ezindu fisiko, gor eta itsuentzako egokituta dago, haurrentzako aulki homologatu bat ere badu ibilgailuak, eta wifi-a ere bai.