Musika ikasleek kontzertuak eskainiko dituzte Paradorean
Ikasturte bukaerara iristear da Hondarribiko Musika Eskola. Horregatik, kontzertuak eskainiko dituzte aste honetan ere, eta bihar, etzi eta etzidamu kontzertuak izango dira 18:30ean Paradorean. Etzidamu, Bera eta Astigarragako musika eskolatako ikaslee...
Ikasturte bukaerara iristear da Hondarribiko Musika Eskola. Horregatik, kontzertuak eskainiko dituzte aste honetan ere, eta bihar, etzi eta etzidamu kontzertuak izango dira 18:30ean Paradorean. Etzidamu, Bera eta Astigarragako musika eskolatako ikasleekin trukea egingo dute eta igandean aldiz, Hondarribiko Musika Bandaren aurretik joko du Musika Eskolako musika bandak, 11:30etik aurrera, Zezen Plazan.
Izen ematea, ostiral arte
2012-2013 ikasturterako Musika Eskolan izena emateko epea ostiral arte ireki dute, 9:30etik 11:00etara eta 17:30etik 19:30era, Kale Nagusiko 10. zenbakian eta ikasle kopurua mugatu egin dute. Lau urtetik aurrerako haurrek eman dezakete izena.