Madalenetako programa Michelena Graficas-ek egingo du
2012ko madalenetako egitaraua nork egingo duen jakinarazi du Irune Balentziaga Kultura zinegotziak, eta Michelena Graficas SL izango da. Era berean, egitarau horretan txertatzen den publizitatea ere enpresa berak kudeatuko du. Horrenbestez, gogorarazi ...
2012ko madalenetako egitaraua nork egingo duen jakinarazi du Irune Balentziaga Kultura zinegotziak, eta Michelena Graficas SL izango da. Era berean, egitarau horretan txertatzen den publizitatea ere enpresa berak kudeatuko du.
Horrenbestez, gogorarazi du datozen asteetan “publizitate tarteen bidezko kolaborazioak lortzeko” enpresako hainbat ordezkarik herriko dendak bisitatuko dituztela. Ildo horretatik, gogorarazi du enpresa hori dela lan hori egiteko udalaren baimena duen enpresa bakarra.
Tarifa horiek, gainera, udal ordenantzetan araututa daudela gogorarazi du, eta eskuratzen den diru kopura “udalerriaren onurarako” izango dela.