‘Le ventre de papa’ komedia ostegun hontan Mendi Zolanen
Hilaren 14an, ostegunarekin, Le ventre de papa antzezlana taularatuko dute Mendi Zolan kulturgunean, 20:30ean hasita, 2011-2012 Kultur Sasoiaren barruan. Komedia gazi-gozoa da, umorezko unez betea, baita eguneroko bizitzan agertzen diren larritasunetaz...
Hilaren 14an, ostegunarekin, Le ventre de papa antzezlana taularatuko dute Mendi Zolan kulturgunean, 20:30ean hasita, 2011-2012 Kultur Sasoiaren barruan. Komedia gazi-gozoa da, umorezko unez betea, baita eguneroko bizitzan agertzen diren larritasunetaz ere mintzo dena. Idazlana, zuzendaritza eta jokoa Anamorphose konpainiako aktore den Laurent Rogero aktorearen ardura izanen dira.
Obrak emaztea haurdun geratu zenean bere sabela borobiltzen ikusi zuen gizonezkoaren istorioa kontatzen du. Inspirazio faltan den marrazkilariak, aita izateko bere burua prestatzen ari den aita honek, 3 egun ditu orain eguneroko nahikeriak betetzeko: eskaera itogarria itzuli, aberasteko ideia bat aurkitu, aspalditik ikusi gabeko ekoizlea topatu, alabari sehaska-kanta eskaini, Eguberri festa amarekin antolatu, lagunarteko festarako oparia erosi… Lehen egunean, badoa; bigarrenean, harrapatua d ; hirugarren egunean, ezin du gehiago jasan.
Sarrerak dagoneneko erreserba daitezke Herriko Etxeko kultura zerbitzura deituz gero (0550 48 30 49), edo Mendi Zolanera irekitze ordutegian joanez gero: asteartetik larunbatera 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 19:00etara.