Herri Elkargoak suntsituko ditu Asiako liztorren habiak
Euskal Herri Hegoaldeko Herri Elkargotik (EHHHE) herritarrei dei egin diete Asiako liztorrak ikusten dituzten herritarrek Herriko Etxean abisua eman dezaten. Euskal Herri Hegoaldeko Herri Elkargoak bere gain hartuko du Asiako liztorren habien suntsitze...
Euskal Herri Hegoaldeko Herri Elkargotik (EHHHE) herritarrei dei egin diete Asiako liztorrak ikusten dituzten herritarrek Herriko Etxean abisua eman dezaten. Euskal Herri Hegoaldeko Herri Elkargoak bere gain hartuko du Asiako liztorren habien suntsitzea eta kentzea, ondasun publiko zein pribatuetan.
Hala, Asiako liztorrekin arazoak dituzten herritarrek Hendaia, Biriatu edo Urruñako udaletxeetara deitu behar dute, eta Herri Elkargoaren izendatutako dagokion herriko ordezkaria hurbilduko da, liztorren habia aktiboa dagoen ziurtatzeko. Hala balitz, Herri Elkargoak enpresa batekin harremanetan jarriko da, habia suntsitu dezan.