‘Egia balitz’ euskarazko kamishibai kontakizuna, larunbatean Mediatekan
Heldu den larunbatean Hendaiako Mediatekak begiak ireki eta irudipenarekin bidaiatzeko gonbita eginen du, Egia balitz goiburuko euskarazko kamishibai ikuskizunarekin. Heletako (Nafarroa Beherea) Pestacles et Cie. taldeak eskainia izanen da, baina tald...
Heldu den larunbatean Hendaiako Mediatekak begiak ireki eta irudipenarekin bidaiatzeko gonbita eginen du, Egia balitz goiburuko euskarazko kamishibai ikuskizunarekin. Heletako (Nafarroa Beherea) Pestacles et Cie. taldeak eskainia izanen da, baina taldekoek Koldo Amestoy ipuin kontalariaren ezinbesteko laguntza izanen dute paperezko kontakizuna egiteko. Sarrera denentzat irekia izanen da, baina bereziki aproposa sei urtetik gorakoentzat.
Egia balitz ikuskizuna India, Alemania eta Afrikako ipuinetan oinarritutako kontaketa da. Galdera asko dituen bidaiari baten istorioa kontatzen du, hain zuzen ere, galdera horientzako erantzun bila bidaiari ibili dena: nola sortu diren izarrak, zergatik hontzak gauez bizi diren, ura lur gainean nola hedatu den… Hainbat herrietan barrena ibiliko da bila eta zalantza guztiak argitzea lortuko du. Bisitatuko duen herri bakoitzean egia kontatuko diote; noski, herri bakoitzak bere egia kontatuko dio.