Dantza tailerrak antolatu ditu Kukaik uztailerako
dantza taillerrak egingo ditu kukaik uztailean
Bi dantza tailer antolatu ditu Kukai dantza taldeak uztailerako. Jauzien ikastaroa hasiberrientzat egingo dute uztailaren 9,11 eta 12an eta Jose Kazaubon izango da irakaslea. Bigarren ikastaroa, jota tradizionalarena izango da eta bertan Patxi Laborda eta Sabin Bikandi ariko dira irakasle uztailaren 9,11 eta 12an. Ordutegia bera izango da bi ikastaroetan, 19:00etatik 21:00etara. Interesdunek dantza[abildua]kukai.info posta elektronikora mezua bidali beharko dute izena emateko. Ikastaro bakoitzak sei euro balio ditu eta Errenteria Musikal Dantza Eskolan egingo dituzte.