X hauskorraren kontra, informazioa
X hauskorra gaixotasunaren gaineko jardunaldia egin zuten larunbatean Antxon. Gaiaren gaineko informazioa emateko baliatu zuten eguna gaixotasuna dutenen elkarteko kideek, eta sindromea dutenen gurasoek. Hala, goizean, Antxoko Kutur Etxeko hitzaldian garbi utzi zuten partaideek gaixotasuna “oso ezohikoa” den arren, bizitza kalitatea lor dezaketela gaixoek eta eurekin bizi direnek. Hitzaldirako bete egin zen Kultur Etxea. Hitzaldiaren ondoren haurrentzako ekimenak egon ziren: erraldoi eta buruhandiak, zaldi paseoak, musika… Eguerdian bazkaria egin zuten Lore Txorta elkartean, eta arratsaldean Pasaia eta Real Sociedad futbol taldeetako jokalari beteranoek partida jokatu zuten Don Boscoko zelaian. Ikusle asko izan ziren bertan.
X hauskorra gaixotasunaren gaineko jardunaldia egin zuten larunbatean Antxon. Gaiaren gaineko informazioa emateko baliatu zuten eguna gaixotasuna dutenen elkarteko kideek, eta sindromea dutenen gurasoek. Hala, goizean, Antxoko Kutur Etxeko hitzaldian garbi utzi zuten partaideek gaixotasuna “oso ezohikoa” den arren, bizitza kalitatea lor dezaketela gaixoek eta eurekin bizi direnek. Hitzaldirako bete egin zen Kultur Etxea.
Hitzaldiaren ondoren haurrentzako ekimenak egon ziren: erraldoi eta buruhandiak, zaldi paseoak, musika… Eguerdian bazkaria egin zuten Lore Txorta elkartean, eta arratsaldean Pasaia eta Real Sociedad futbol taldeetako jokalari beteranoek partida jokatu zuten Don Boscoko zelaian. Ikusle asko izan ziren bertan.


