“Urte honetan abiatu ditugun ekimen ia gehienetan herritarren parte hartzea txertatu dugu”
Gaur bete du urtebete alkatetzan Julen Mendozak (Errenteria, 1978). Joan den ostiralean, urte horren irakurketa egin zuen Udal Gobernu Taldeak, eta “herritarrekiko gertutasuna eta politika egiteko beste modu bat” nabarmendu zuen. Batik ba...
Gaur bete du urtebete alkatetzan Julen Mendozak (Errenteria, 1978). Joan den ostiralean, urte horren irakurketa egin zuen Udal Gobernu Taldeak, eta “herritarrekiko gertutasuna eta politika egiteko beste modu bat” nabarmendu zuen. Batik bat bigarren puntuari eman dio garrantzia Mendozak, eta hori “herritarren parte hartzearen bitartez” egiten ari direla adierazi du. Ildo horretatik, parte hartzea “espero baino askoz hobea izaten ari da, bai kantitate aldetik eta baita aniztasunaren aldetik ere”, gaineratu du.
Oposizioarekin duen harremanari buruz ere hitz egin du HITZA-rekin alkateak, eta baita hondakinen kudeaketa sistemari eta krisiari buruz ere. Horiek guztiak biharko zenbakian irakurri ahal izango dira.