Udalekuei buruzko bilerak egingo ditu udalak, bihar eta etzi
udalekuei buruzko bilerak egingo dituzte bihar eta etzi
Udako Oporrak programan parte hartuko duten haurren gurasoekin bilerak egingo ditu udalak aste honetan. Ludoteketan izena eman duten haurren kasuan, bihar egingo dituzte bilerak. 16:30ean lehen txandan Erdialdean izena eman duten haurren gurasoekin egingo dute bilera; 17:30ean lehen txandan Berauen izena eman dutenekin; eta 18:30ean, berriz, bigarren txandan Beraun zein erdialdean izena eman duten haurren gurasoekin egingo dute bilera.
Udako Oporrak txiki programan izena eman duten haurren gurasoekin, berriz, etzi egingo dituzte bilerak. 16:30ean lehen txandan Erdialdean izena eman dutenekin egingo dute bilera; 17:30ean lehen txandan Beraunen izena eman duten haurren gurasoekin; eta azkenik, 18:30ean Bigarrn txandan berauenen eta Erdialdean izena eman duten haurren gurasoekin egingo dute bilera.

