Marrazketa eta pintura eskolako ikasleen erakusketa Euskadiko Kutxan
Irungo Marrazketa eta Pintura Udal Akademiako ikasleek ikasturtean eginiko lanak erakutsiko dituzte bihartik igandera bitartean, Euskadiko Kutxaren aretoan (Colon pasealekuan). Eskolatik aurreratu dutenez, era askotariko lanak eskegiko dituzte Euskadiko Kutxaren aretoan: “Oleoz egindako koadroak ez ezik, marrazki ugari, erretratoak, teknika mistoetan egindako obrak eta haurren tailerreko lanak ere ikus daitezke”. Aretoaren ordutegia honakoa da: asteartetik ostiralera, 18:00etatik 21:00etara, eta larunbat eta igandean, 11:30etik 13:00etara. Uztailerako lekuak geratzen dira Marrazketa eta pintura eskolak udan antolatzen dituen ikastaroetarako oraindik izena eman daitekeela jakinarazi dute akademiatik bertatik; sei urtetik gorako edozeinentzat aukera dago. Honako tailerretan eman daiteke izena: haurren tailerra, marrazketa eta pintura tailerra, eta oleoz egindako paisaia lantzeko tailerra. Udako ikastaroaren prezioa 74,40 eurokoa da. Informazio gehiago behar dutenek 943 62 68 39 telefono zenbakira dei dezakete.
Irungo Marrazketa eta Pintura Udal Akademiako ikasleek ikasturtean eginiko lanak erakutsiko dituzte bihartik igandera bitartean, Euskadiko Kutxaren aretoan (Colon pasealekuan). Eskolatik aurreratu dutenez, era askotariko lanak eskegiko dituzte Euskadiko Kutxaren aretoan: “Oleoz egindako koadroak ez ezik, marrazki ugari, erretratoak, teknika mistoetan egindako obrak eta haurren tailerreko lanak ere ikus daitezke”.
Aretoaren ordutegia honakoa da: asteartetik ostiralera, 18:00etatik 21:00etara, eta larunbat eta igandean, 11:30etik 13:00etara.
Uztailerako lekuak geratzen dira
Marrazketa eta pintura eskolak udan antolatzen dituen ikastaroetarako oraindik izena eman daitekeela jakinarazi dute akademiatik bertatik; sei urtetik gorako edozeinentzat aukera dago. Honako tailerretan eman daiteke izena: haurren tailerra, marrazketa eta pintura tailerra, eta oleoz egindako paisaia lantzeko tailerra.
Udako ikastaroaren prezioa 74,40 eurokoa da. Informazio gehiago behar dutenek 943 62 68 39 telefono zenbakira dei dezakete.