Madalenetako helduen danborradan izena emateko epea zabalduko dute datorren astean
Madalenetako helduen danborradan parte hartzeko izena eman daiteke
Alabergako Arditurri elkarteak antolatzen duen Madalenetako helduen danborradan izena emateko epea zabalduko dute datorren astean. Hilaren 18an, beste urteetan danborradan parte hartu duten lagunek izango dute izena emateko aukera. Hilaren 19an eta 20an berriz, beste urteetan atera ez direnek ean ahalko dute izena. Interesdunek, Arditurriren egoitzatik pasa beharko dute izena ematera 19:00etatik 21:00etara.
Danborradaren entseguak berriz, uztailaren 2an hasiko dira 19:45ean auzoko garajeetako plazan. Madalenetako helduen danborradan irteteko entseguetan parte hartzea ezinbestekoa dela gogorarazi dute antolatzaileek.