Lehenengo bandera irabazi du 'Ama Guadalupekoa'-k
Hondarribia Orsak poltsikoratu du denboraldiko lehenengo bandera. Ama Guadalupekoako mutilek Bilboko IV. Bandera irabazi zuten larunbatean, erlojupekoan azkarrenak izan ostean. Majo sufritu zuten hondarribiarrek, 88 ehuneko atzerapen eskasarekin helmug...
Hondarribia Orsak poltsikoratu du denboraldiko lehenengo bandera. Ama Guadalupekoa-ko mutilek Bilboko IV. Bandera irabazi zuten larunbatean, erlojupekoan azkarrenak izan ostean. Majo sufritu zuten hondarribiarrek, 88 ehuneko atzerapen eskasarekin helmugaratu baitzen Pasai San Pedroko ontzia. Oriok irabazi zuen lehenengo txanda, eta podiuma osatu zuten, bederatzi segundora.