Langabeen batzarra eguerdian Iztietan
Langabeen batzarra iztietan
Langabeen batzarrak elkarrateratzea egingo du gaur eguerdian Iztietan. Diputazio Plazan egingo dute elkarretaratzea eta bertan parte hartzera deitu dituzte herritar guztiak. Joan den astelehenean Beraungo Pablo Sorozabal plazan egin zuten elkarretaratzea eta 60 lagun bildu ziren bertan. Orain artean Herriko enparantzan egin izan ditu elkarretaratzeak langabeen batzarrak, baina orain auzoetara jotzea erabaki dute. Jakinarazi dutenez, herriko auzo elkarteekin biltzen hasi nahi dute elkarlanean aritzeko.

