Igandera arte bisitatu daitezke Javier Arizabaloren margoak, Amaian
Igandea azken eguna izango da Javier Arizabaloren margoekin Amaia KZn antolatu duten erakusketa bisitatzeko. Arizabalo Donibane Lohizunen (Lapurdi) jaio zen, baina Irungo Udal Akademian pintura ikasgelak eman zituen hiru urtez, 1996tik 1999ra. Amaian, ...
Igandea azken eguna izango da Javier Arizabaloren margoekin Amaia KZn antolatu duten erakusketa bisitatzeko. Arizabalo Donibane Lohizunen (Lapurdi) jaio zen, baina Irungo Udal Akademian pintura ikasgelak eman zituen hiru urtez, 1996tik 1999ra. Amaian, “bidai baten zati diren lanak” erakusgai jarri ditu artistak, eta Irunek “eman didana itzultzeko modu bat dela” esan du.
Ordutegia: asteartetik larunbatera, 18:00etatik 21:00etara; igandean, 11:30ean, 13:00etara.