Gaur, 20:00etan, “protesta zaratatsua” Antxon
Antxoko hainbat emakumek “protesta zaratatsua” antolatu dute gaurko Antxoko Gure Zumardian, 20:00etatik aurrera. “Ekonomia alorreko azken albisteen aurrean haserre” dagoen emakume talde batek antolatu du protesta ekintza, eta be...
Antxoko hainbat emakumek “protesta zaratatsua” antolatu dute gaurko Antxoko Gure Zumardian, 20:00etatik aurrera. “Ekonomia alorreko azken albisteen aurrean haserre” dagoen emakume talde batek antolatu du protesta ekintza, eta bertan parte hartzeko eskatu diete herritarrei. “Bankuen erreskatearekin gainezka egin du edalontziak. Bankuak denon bizkarrera aberastu dira, eta gainera, gure kontura erreskatatu nahi dituzte. Ez gaude prest isilik gelditzeko, eta mugitzen hasiko gara. Lapiko-jotzea egingo dugu”, esan dute emakumeek. Gaur Antxon egingo dute mobilizazioa, eta Pasaiako gainontzeko barrutietara zabaltzeko asmoa dute.

