Errenteria Musikaleko ikasleek emanaldiak egingo dituzte
errenteria musikal dantza eta musika eskolako ikasleen emanladia ste honetan
Aste osoan zehar emanaldiak egingo dituzte Errenteria Musikal musika eta dantza eskolako ikasleek ikasturtea amaitzeko. Gaur eta bihar, euskal dantzako ikasleen txanda izango da.Etzi dantza klasikoa eta garaikideko ikasleen txanda izango da eta etzidamu, berriz, klake ikasleek egingo dute ikasturtean ikasitakoaren gaineko erakustaldia. Emanaldi guztiak Errenteria Hiria Kulturgunean egingo dituzte 19:30etik aurrera.

