Andra Mariko haur eta gazteen abesbatzetan izena emateko epea zabalik da
Andra Mariko haur eta gazteen abesbatzetan izena emateko epea zabalik da
Orereta Txiki, Orereta eta Oinarri abesbatzetan zein musika taillerrean aurre matrikula egiteko epea zabalik dagoela jakinarazi du Andra Mari abesbatzak. Interesdunek, hilaren 22ra arte izango dute izena emateko aukera eta horretarako, Andra Mari abesbatzaren egoitzara (Pablo Iglesias kalea, 11) joan beharko dute astelehen, astearte eta ostiraletan 08:00etatik 15:00etara, eta eta asteazken eta ostegunetan 9:00etatik 13:00etar eta 16:00etatik 20:00etara. Internet bidez ere egin daiteke aurrematrikula, www.coralandramari.com webgunean.
Musika taillerra
Ikasturte berriari begira, 6 eta 7 urteko haurrak hartuko ditu Andra Mariren musika taillerrrak. Azken horiek, hiru ordu laurdeneko bi saio egingo dituzte astean. Orereta Txiki abesbatzakoek berriz, ordubeteko bi saio izango dituzte astean eta Orereta eta Oinarrikoek, berriz, ahoskatze kalseaz gain, bi ordu eta ordu eta erdiko saioak egingo dituzte astean. hamabostean behin, gainera, bokalizazio eskolak izango dituzte.
Ikasturte osorako matrikula 165 eurokoa da eta bi zatitan ordaindu behar dela jakinarazi dute Andra Marikoek: 50 euro aurre matrikula egiterakoan ordaindu beharko dira eta beste 115 euroak irailean behin betiko matrikula egiterakoan.
Abesbatzaren harrobia
Amaitzear dagoen ikasturtean 6 eta 17 urte arteko 210 haur eta gazte pasa dira Andra Mari abesbatzatik eta balorazio ona egin dute arduradunek: “Andra Mari abesbatzaren harrobia da hori eta kultur elkarte honek duen sendotasunaren arrazoietako bat”.

