Taberna batean lapurtzen saiatu dira
Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzak 16 eta 19 urteko bi gazte atxilotu zituen atzo goizaldean, taberna batean lapurtzeagatik. Iturri beraren arabera, ustezko bi lapurrek, estolda bateko taparekin hautsi zuten tabernako kristaletako bat, l...
Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzak 16 eta 19 urteko bi gazte atxilotu zituen atzo goizaldean, taberna batean lapurtzeagatik. Iturri beraren arabera, ustezko bi lapurrek, estolda bateko taparekin hautsi zuten tabernako kristaletako bat, lapurtzera sartu ahal izateko. Bertan atxilotu zituzten.