Ikasturteko azken saiorako Muxiko Eguna antolatu du laugarrenez Beti Prest taldeak. Bihar izango da, eta 150 lagunetik gora azaltzea espero dute antolatzaileek. Egitaraua osoa hemen ikus daiteke.
Arratsaldean, hainbat ekimen egin dituzte Merkatu Zaharrean, hala nola, euskal joko tradizionalak.
Goizeko bederatziak aldera SOS Deiak-eko kamioi batek su hartu du AP-8 autobidean, Irungo norantzan zihoala. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, kamioiari kea ateratzen hasi zaio atzeko aldetik, Irungo bidesarira iritsi denean. Ertzaintza eta suhiltz...
Ihote Berreskuratzaile Taldeak Ihote Mintegia antolatu du gaurko, egungo ihoteak ezagutu eta datozenek nola izan behar duten herritarrekin hausnartzeko. Goizean hasi dute, ihoteen nondik norakoak ezagutzeko hitzaldiekin. Bazkaldu ondoren, datozeen urteetarako ideia berriak bilduko dituzte.
Ikasle Abertzaleek deituta, Oarsoaldeko Ikasle Eguna (Ikasle egun Txikia) ospatzen ari dira Oiartzunen. Goizetik hasita, aldarrikapena eta festa uztartu dituzte ikasleek. Ekitaldia egin dute eguerdian, eta egutegi propioaren alde eta murrizketen kontra borrokan jarraituko dutela iragarri dute. Bazkaltzen ari dira orain, Landetxen. Gero poteoa egingo dute, eta gauean kontzertuak izango dira.
Anunciata ikastetxeko gurasoek antolatuta, Pasaialdeko Futbol 8ko II. Torneoa jokatzen hasi dira 09:30ean, Don Boscoko zelaian. Lehian, eskualdeko ikastetxeetako 100 ikaslek baino gehiagok parte hartuko dute. 14:00ak, gainera, bazkaria egingo dute. Txa...
Eguzki talde ekologistaren ustez, zentral termikoa ixtea albiste ona da bizilagunentzat, ekologistentzat, baina baita herritar guztientzat orokorrean: “Izan ere, Euskal Herri osoan CO2 gehien sortzen duen enpresa baita”. Gainera, Eguzkik go...
Hasiberria da Erdi Aroko Azoka. Artisauen eta jakien 80 postu jarri dituzte, eta tailerrak eta erakustaldiak ere izango dira. Hona gaurko egitaraua: Azoka. Artisauak, erakustaldiak, tailerrak, animazioa, jarduerak, lehiaketak eta erakusketak, 10:00eta...
Bixi Bixik antolatutako Euskal Jaia ospatzen ari dira atzotik Donibanen. Arratsaldean, Sagardo Feria egin dute, eta hurbildu direnek sagardoa egiteko prozesua ezagutzeko aukera izan dute. Gero, afaltzeko pintxoak izango dira debalde, eta 22:00etan, Gartxot filma emango dute. Biharko egitaraua 10:00. Diana txistulariekin. 11:00. Kalejira trikitilariekin. 11:30. Dultzaineroak. 12:00. Dantzari txikien desfilea. Eraiki (Behobia), Alkartasuna (Antxo), eta Murixka (Lezo). 12:00. Galiziako gaiteroak eta joaldunak herritik zehar ibiliko dira. 13:00. Ikurrinari agurra plazan. Ondoren, txalapartariak. 13:15. Dantzari txikien ikuskizuna. 14:30. Bertso bazkaria plazan, herriko bertsolari gazteekin. Txekorra erreko dute. Ondoren, queimada. 17:15. Kirikoketa erakustaldia. 17:45. Trobadoreak kale antzerkia. 18:00. Dantzaldia plazan Patxi Perez eta konpainiarekin. 20:30. Zezensuzkoa.
Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzak 16 eta 19 urteko bi gazte atxilotu zituen atzo goizaldean, taberna batean lapurtzeagatik. Iturri beraren arabera, ustezko bi lapurrek, estolda bateko taparekin hautsi zuten tabernako kristaletako bat, l...
Zer nolako lana egiten duten, eta arrisku momentuetan nola jokatu behar duten jakinaraziko diete gaur herritarrei Babes Zibileko kideek. Horretarako, 19:30ak arte, Zabaltza plazan egongo dira. Boluntario gisa izena eman nahi dutenek ere, aukera izango ...
Hendaian eskolatik kanpoko euskarazko jarduerak egiten hasi zirenetik hamar urte pasatu dira. Hamargarren urteurrena ospatzeko jai bat antolatu dute gaur arratsalderako. Merkatu Zaharrean izanen da, 15:00etan hasita. Txalaparta, diapositibak, euskal jo...
Haizea tabernan kontzertua antolatu dute gaur gauerako. 23:00etatik aurrera bi talde ariko dira taula gainean, Trash Metal Gaueko protagonista gisa: Plowshare (Lleida, Herrialde Katalanak) eta Hilotz (Lasarte-Oria). Sarrera doan da.
Ikasturtearen bukaera ate joka dago, eta horregatik, Pasaia-Lezo Lizeoak festa txiki bat egin zuen atzo arratsaldean Saldise plazan: jolasak, puzgarriak, askaria eta musika izan ziren, haurrentzat zein gurasoentzat. Lizeoko kideen helburua, helburua ikasturte bukaera ospatzea izan da, “urtean zehar egindako lanaz harro gaudelako, merezi dugulako eta elkarrekin tarte atsegin bat festa giroan partekatzeko gogoa dugulako”.
Antxoko Lore Txorta elkartean, ohiko batzarra egingo dute datorren asteazkenean. 19:00etarakojarri dute lehen hitzordua, eta 19:30erako bigarrena. Honako gaiak jorratuko dituzte bazkideek, besteak beste: kontuen egoera, bazkide berriak eta sanfermineta...