SOS Deiak-en kamioi bat erre da AP-8 autobidean
Goizeko bederatziak aldera SOS Deiak-eko kamioi batek su hartu du AP-8 autobidean, Irungo norantzan zihoala. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, kamioiari kea ateratzen hasi zaio atzeko aldetik, Irungo bidesarira iritsi denean. Ertzaintza eta suhiltz...
Goizeko bederatziak aldera SOS Deiak-eko kamioi batek su hartu du AP-8 autobidean, Irungo norantzan zihoala. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, kamioiari kea ateratzen hasi zaio atzeko aldetik, Irungo bidesarira iritsi denean. Ertzaintza eta suhiltzaileak berehala bertaratu dira, eta sua itzali dute. Kamioiaren atzeko aldea kixkalita gelditu da, baina sua ez da kabinara iritsi. Zirkuitulaburra izan daiteke sua sortu duena.