Eguzki: “Albiste ona da termika ixtea, baina arrazoi ekonomikoengatik itxiko dute”
Eguzki talde ekologistaren ustez, zentral termikoa ixtea albiste ona da bizilagunentzat, ekologistentzat, baina baita herritar guztientzat orokorrean: “Izan ere, Euskal Herri osoan CO2 gehien sortzen duen enpresa baita”. Gainera, Eguzkik go...
Eguzki talde ekologistaren ustez, zentral termikoa ixtea albiste ona da bizilagunentzat, ekologistentzat, baina baita herritar guztientzat orokorrean: “Izan ere, Euskal Herri osoan CO2 gehien sortzen duen enpresa baita”.
Gainera, Eguzkik gogorarazi du, Oarsoaldeko bizilagunek ez dutela kutsadura atmosferikorik zein akustikorik jasango, termika ixten dutenean.
Eta beste ondorio positivo bat ere izango duela nabarmendu du: “Pasaiako portuan toki gehiago izango da, berriro antolatzeko (60.000 metro koadro)”.
Arrazoi ekonomikoak
Hala ere, Eguzkik argi du termika ez dutela itxiko arrazoi horiengatik, arrazoi ekonomikoengatik baizik: “Batetik, Pasaiako termika ez da beharrezkoa energia elektrikoa sortzeko. Izan ere, Euskal Herrian sortzen den energia, kontsumoa baino gehiago da. Ondorioz, ez da beharrezkoa zentral termiko berri bat sortzea. Bestetik, Espainiako Industria Ministerioak aldaketak egin nahi ditu tarifa elektrikoan, eta horrek diru-laguntza moduan ematen dira diru sarrerak murriztuko ditu”.
Eguzkik, baina, gogoan ditu lanik gabe geldituko diren 67 langileak. Eta Iberdrola enpresari eskatu die langile horiek beste lantegi batean, ahalik eta hurbilen dagoen batean, kontratatzeko.
Termika lehenbailehen ixtea espero du Eguzkik.